ONGI ETORRI :)

2011/04/09

Eten Digitala

Julio Cabreroren  artikulu interesgarri bat irakurri dut: "ETEN DIGITALA". Honetan, eten digitala eta hezkuntzari buruz hitz egiten du. Nik idei garrantzitsuenei buruzko iruzkina egin dut testuaren mamia uler dezazuen irakurri gabe.

ETEN DIGITALA

Zelan definitu eten digitala zer den? hauxe esaten du Cabrerok: 
"teknologia berriak ezagutzen ez dituzten eta ezagutzen dituztenen artean sortzen den desberintasuna da. Hau pertsonen, erakundeen, gizarteen edota herrialdeen artean gerta liteke, batzuk sarera heltzeko aukera dutelako eta beste batzuk aukera hori ez duten bitartean. Hau da, alde batekoek informazio ugari eskura dute, eta horren ondorioz ekonomikoki eta sozialki garatzeko aukera dute; etenaren beste aldekoek horrelako aukera ez dituzten bitartean."



Eten digitala ez da gauza berria, betidanik giza talde batzuek adinagatik, generoagatikm egoera ekonomikoagatik edo kulturagatik zailtasunak izan dituzten teknologia batzuk eskuratzeko.
Hau ez litzateke arazo oso larri bat izango eten digital hau arazo sozial bat bilakatzen ari ez balitz, eten haubaztertze elementu bat bilakatu da azken urte hauetan.

Alde batetik, maila ekonomikoak eragin handia du teknologia berrien erabileran. Baliabide murritzak dituzten herriek askoz arazo gehiago dituzte teknologiaren munduan sartzeko maila ekonomiko altuagoa duten beste herriek baino.

Hezkuntzaren aldetik, teknologia berri hauek erabiltzeko aukera badugu baina hezkuntzak ez badu teknologia berrien ikasketak bermatzen, ez dugu ezer lortzen. Teknologia berriak curriculumean txertatu behar dira eta daukaten garrantzia eman behar zaie.

Belaunaldien arabera ere ikusten dira desberdintasun nabarmenak: alde handia dago teknologia berrien erabileran pertsona gazte eta helduen artean. nterneta gehien erabiltzen duen adin tarte 25-34 urte dira; baina gaur egun umeak gero eta arinago hasten dira teknologia berriak erabiltzen. Baina zer gertatzen da heldu eta zaharrekin? Zergaitik ez dituzte teknologia hauek erabiltzen? Zailegiak dira? Edo agian ez dute behar duten formakuntza jasotzen?

Generoaren arabera desberdintasunak ikusten dira ere: gauzak aldatzen direnez arren, oraindik gizonek emakumezkoek baino teknologia berri gehiago kontsumitzen dituzte. Ho
nen barruan ere, kontsumitzen dena aldatzen da: gizonezkoek aisia, kirolak eta informazioa bilatzen dute eta emakumezkoek "red social"-delakoetan aritzen dira gehiago, azken inkestetan oinarrituz,

Ikasle eta irakasleak konparatzen, artikuluaren arabera ikasleek irakasleek baino erreztasun handiagoa dute teknologia berriak erabiltzeko.

Bukatzeko, eskola batzuk teknologia berriak erabiltzen dituzte baina hauek ez daude prestaturik ezaugarri fisiko edo psikologiko bereziak dituzten pertsonentzat, beraz erabilera zaila suertatu daiteke.



ESKOLA

Eskolaren papera guztiz garrantzitsua da guztiok IKT-ak modu egokian erabiltzen ikas dezagun, eta aszken urte hauetan aurrerapauso handi bat egin den arren, oraindik bide luzea egin behar da teknologia berriak eskolan merezi duen papera izateko.

Formakuntza ezinbestekoa izango da etorkizuneko ikasleentzak ,baina noski, baita ere irakasleentzat. Matematika ez dakien pertsona bat Matematika irakasten usten ez dugu bezala, teknologia berriak erabiltzen ez dakien norbaitek ezin izango luke teknologia berriei buruzko kurtsoak eman, eta hauxe da gaur egun eskolan gertatzen dena: formakuntza gabeko irakasleek irakasten dute zelan erabili teknologia berriak.
Teknologia berriak etorkizuneko (eta ia-ia gaur eguneko) baliabide garrantzitsuenetarikoa izango da eta prest egon behar gara modu egokian eta burarekin erabiltzeko.




No hay comentarios:

Publicar un comentario