ONGI ETORRI :)

2011/04/17

ZER DA GAITASUN DIGITALA?


Informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datza gaitasunak. Gaitasun honek eskatutako trebetasunen artean daude, besteak beste, informazioa eskuratzekoa, hura tratatu eta informazio-euskarrietara transmititzekoa, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko erabiltzekoa.

EZAUGARRIAK:


  • Informazioa tratatzea eskatzen du gaitasun honek
  • Informazioa jakintza bihurtzeko adierazten du
  • Jakintza mota askotariko egoera eta testuinguruetan aplikatzea eskatzen du
  • Oinarrizko hizkuntza espezifikoak menderatu behar dira (testuak, zenbakiak, ikonoak, ikusizko hizkuntza, grafikoak eta soinuak)
  • IKT ak erabili behar ditu informazioa eta jakintza transmititzeko eta sortzeko.
  • Eskura dauden baliabide teknologikoak ohikotasunez erabiltzea, eguneroko bizitzako arazoak modu eraginkorrean konpontzeko
  • Gaitasun digitala eskuratzeko, ikasleak autonomoak eta arduratsuak izan behar dira. Halaber informazioa eraginkortasunez, arduraz, ikuspegi kritikoz eta zuhurtasunez erabili behar ditu

Ikusi hemen lehenengo bideoa.

Teknologia berriak erabiltzen ikastea garrantzitsua da, baina ez da egin behar den gauza bakarra. Erabilerarekin batera, hausnartzen eta analizatzen ikasi behar dugu, informazioa aukeratu behar dugu, zer nahi dugun jakin behar diugu, Lara Tiscar-en hitzetan. Pribazitatea ere kontutan hartu behar dugu, jakin behar dugu zein datu ematen ditugu eta zertarako erabili dezaketen datu horiek. Gur erresponsableak izan behar gara web-a erabiltzean.

Eta hemen daukazue bigarrena:






Bideo honetan ikus dezakegu zelan lehen imajinatzen genitugun gauzak gaur egun erreal bihurtu diren, eskola teknologia berrien onura guztiak jaso ditu, baina lehenengo bideoan ikusi dugun bezala kritikoak izan behar gara eta kontua handia izan zelan erabiltzen ditugun honelako baliabideak.
Teknologia berrien laguntza beti positiboa izango da buruarekin erabiltzen baditugu eta gure kritikotasuna eta aukeratzeko kapazidadea mantentzen badugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario